Herri-galdeketa izan dute asteburuan Zizur Nagusian. Bigantxak jaietan nahi ote dituzten edo ez galdetu diete herritarrei. Ezezkoa gailendu da. Guztira 2.219 herritarrek parte hartu dute galdeketa horretan eta gehienek, ezetz esan dute: 1.135 herritarrek ez dituzte bigantxak jaietan nahi. Aldea ez da oso handia, baiezkoa 1.084 herritarrek eman baitute. Guztira Zizur Nagusian galdeketan parte hartu zezaketen artetik %18k egin du eta 50 botoren aldeko aldea izan du ezezkoak.