Burlatako Borroka Taldeak 15 domina lortu ditu orain arte, bere denboraldirik onenean

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 21a, 18:33

Joan den asteburuan taldeko gazteenek 5 domina gehiago lortu zituzten Pontevedran jokatutako Eskola eta Kadete mailako Espainiako Txapelketan.

Apirilean Burlatako Borroka Taldea Madrilera joanen da 23 urte azpiko txapelketan parte hartzera.

Maialen Gelbenzu eta Iñaki Arbea Burlatako Borroka Taldeko kideak dira. Iñakik 67 kilotik azpiko kategorian borntzezko domina eskuratu zuen otsailean, eta Maialenek ere brontzea eskuratu zuen ere 57 kilotik azpikoan Senior Kategorian.  Haiekin mintzatu da Mikel Nabarro ‘Kirol txiki, esfortzu handi’ kitol tartean.

Honetaz gain, asteburuko  kirol emaitzen berri eta agenda ekarri dizkigu Nabarrok Irrintzi Plazara.

 

ATLETISMOAN

Korrikalari nafarrak lan bikaina egiten ari dira Krosako denboraldian eta izen propioen artean, gizon batena azpimarratu behar dugu, Javier Nagore Arizurena, alegia. Ardoi Taldeko korrikalaria distiratzen ari da negu honetan eta joan zen asteburuan Laredon 10 kilometroko errekor nafarra gainditu zuen. Hain zuzen ere iaz berak lortu zuena eta 29 minutu eta 15 segunduko marka berria utzi zuen. Sasoian dago nafarra, laugarren izan zen afrikarrek menperatu zuten lasterketa internazional honetan eta Nagore aztertzen ari da orain 10 mila metroko Espainiako Txapelketan parte hartzea.  

 

HEGATS IGERIKETAN

asteburu ona izan zen nafarrentzat, zeren nahiz eta Nafarroako Selekzioak iaz Espainiako Txapelketan lortutako 3. postua galdu, igerilari nafar batzuk sailkatu ziren Europako Txapelketarako. Valladolidera bidaiatu zuen espedizio nafarra oso gaztea zen. Izan ere, absolutu kategoriako txapelketa honetan parte hartu zuten igerilari nafar gehienak junior eta kadete kategoriakoak izan ziren. Hala eta guztiz ere, Selekzioen Arteko lehiaketako 4. postua lortu zuten eta esan dugun moduan, batzuek Europako Txapelketarako txartelak lortu zituzten.

 

Oroitzen bagara, azaroan Oier Irisarri elkarrizketatu genuen tartetxo honetan, udan parte hartu zuen Errusiako Munduko Txapelketan, azaldu zigun kirol hau nolakoa den, berak zion Europako Txapelketa bazuela buruan… ba asteburu honetan sailkatu zen lortutako markei esker. Donibane Kirol Elkartekideak urrezko domina irabazi zuen 400 metroko murgialdiko proban eta brontzezkoa 100 metrokoan.

 

Berak bezain ongi egin zuten neska nafarrek. Natalia Resak hiru brontzezko domina lortu zituen banakako probetan eta bi zilarrezko domina taldekako modalitateko probetan  Naiara Valencia, Lorena Echeverri, Patricia Andrésekin batera. Patricia Andrések ere zilarrezkoa lortu zuen 100 metroko ur azaleko lasterketan, Lorena Echeverría brontzezkoa ipini zen 400 metroko murgialdikoan eta Claudia Orozek brontzezko domina ere eskuratu zuen 100 metroko bialetako modalitatean. 

 

Egindako lan honek Europan lehiatzeko aukera emango die Natalia Resa, Claudia Oroz, Patricia Andrés eta Oier Irisarriri guztiak hautatuak izan direlako uztailaren 28tik abuztuaren 4ra Istanbulen izango den junior kategoriako Europako Txapelketan borrokatzeko.

 

PILOTAN

GRAVNI txapelketa mitaikoa martxan dago eta Nafarroak eta Gipuzkoak izan zuten lehiarik gogorrena. Gure pilotariek 11 partidu ezker horman eta 9 trinketean irabazi zituzten eta gipuzkoarrak bi gutxiago frontoian eta lau gutxiago trinketean. Orduan, hasiera ona gureek protagonizatu zutena. Beste dueluetan Bizakaiak Errioxa irabazi zuen, eta Iparraldek sorpresa eman zuen Araba irabazten.

 

AGENDA

Datorren larunbatean arratsaldeko 6etatik Arrosadian emakumezkoen futbol aretoko bigarren mailako sailkapeneko burua jokoan egongo da Txantreak Zaragozaren bisita jasoko duelako. Aragoiarrek hiru puntu gehiago dituzte, orduan emozio handiko partidua izango da. Dakigunez Orvina eta Txantrea berriro lehenengo maialara igotzen saiatzen ari dira. Orvinak Txantreak baino 9 puntu gutxiago ditu, 5. tokian dago eta asteburu honetan Ferrolera bidaiatuko dute, Galiziarrak 4. dira puntu berdinak izanda, orduan, jardunaldi erabakarria asteburu honetan gure taldeek izango dutena. Zorte on biei!

Erlazionatuak

Maialen Gelbenzu, Iñaki Arbea

Euskalerria Irratia 2018 mar 20 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!