Tartaria II denboraldia

TARTARIA MARTXOAK 8 EMAKUNDE

Euskalerria Irratia 2018ko mar. 8a, 19:03

Tartariak bat egiten du grebarekin eta zerbitzu minimoek Internazional Feministaren grabaketa baino ez dute emitituko. Beraz ondotiko letra kantatuko dugula gure terziopelozko ahotsekin.



Berdintasuna maite dugu 
baina soilik egiazkoa; 
berdinak ginen baina batzuk 
baino berdinagoak; 
ta gauzak jarraitzeko berdin 
gu prest ez gaude inolaz, 
beraz, berdin baldin bazaizu 
kanpó geratzera zoaz.
Mundu berria eraiki, 
bermatu geroa, 
morez tindatúta 
baita ederragoa!
Irria ezpainetan, 
fuera beldurrak neska, 
azken matxista horiek 
daitezela kezka!

2 )
Histórian arrek hartu eta
emeek aldiz beti eman, 
justíziaren tenoreá da 
altxa bandera, aizan! 
Biba beti emakumeak, 
atsooo eta neskatilak, 
mundua gure_eskutan dago 
jende gehiago baikara. 
Askatasuna hemen da, 
nahi dunak har beza, 
kateak hausteko 
obarioak behar dira. 
Ez guri deus eman, 
geu hartzera goaz... 
Altxa ahizpa guztiak
Biba ahizpatasuna!

3 )
Adi matxirulo bizkarroi, 
argi bekizu mezua, 
finitu da barrabilekin 
pentsatzeko denbora!
Finean denak dira arraultzak,
zureak eta obarioak, 
bost axola zaigula, beraz, 
hankartean daukazuna.
Dágigun lan andreok, 
gaur betí bezala, 
greba egiten ere,
lanean gaudela.
Etorkizuna denon
eskubidea da...
emakumeok har dezagun
dagokigun dena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!