Siñarzubi elkarteak 15 urte egin ditu Txantrean

Euskalerria Irratia 2018ko ots. 20a, 18:38

Itxasne, Garazi, Xabier Leoz eta Irune.

Txantreako Bernart Etxepare ikastetxeko Itxasne, Garazi eta Irunek  auzoko haur eta gaztetxoen topagune izan nahi duen Siñarzubi aisialdi elkarteko Xabier Leozi elkarrizketa egin diote.

Siñar hitzak izan esan nahi du kalo hizkuntzan. Zubia izateko helburutik sortu zen, hain zuzen ere, elkartearen izena orain dela 15 urte. Geroztik hamaika ekimen antolatu izan dituzte haur eta gaztetxo guztientzat. Maiatzaren Lehena plazan dagoen leiho eta ate urdineko etxetxoan dute egoitza. Ludotekak, ateraldiak eta kanpaldiak dira, gehienbat, elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuak, baina baita eskola laguntza saioak eta egoera zailean dauden familien haur eta gazteen gizarteratze jarduerak ere.

10 urteko hiru neskatila hauek Siñarzubiko lagunak dira. Haiek haien esperientziak kontatzeaz gain, adierazi nahi zieten iruindar guztiei zer nolako elkartea den hau eta horretarako hemen, Euskalerria Irratian, elkarrizketa egitea proposatu ziguten. Bikain!

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!