Kalea denona da leloarekin ari dira aldaketak egiten. Izan ere, zenbait karrika eta plazetan haurrek zituzten debekuak ordezkatu behar direla uste dute. Debekuaren oprdez, hezkuntza eta errespetua. Alegia, guztiek dute tokia kalean errespetuz arituz gero. Kalean jolasteko aukera zabaldu nahi zaie neska-mutikoei eta aukera izan dezatela garai batean hain ohikoa zen ohitura berreskuratzeko.
Haurren Nazioarteko Egunean, joan dena azaroaren 20an, jarri zen martxan ideia hau. Karrikak eta plazak haurrek berreskuratzearen ideia, alegia. Eta orain, kartelen aldaketarekin ahalbidetu nahi dute hori. Otsailaren 21ean Burlatako plazan eginen dute lehen aldaketa.