Txantrean
Txantrean aurten lehen aldiz eginen dute haien inaute ospakizun propioa. Artxiboetako agirietan mugildu ondoren hainbat historaizalek, Mikel Belasko, Asier Urzain eta David Mariezkurrena besteak beste, Jakagorri eta Cuatromangas lapurren berri hartu zuten. Haien inguruan auzoko bizilagunek egin dute istorio polit bat, abentura, historia eta elkartasuna bezalako baloreak azpimarratzen dituena.
Ostiral arratsaldean, kalejiraren ondoren, 19.30ean Ezkaba Plazan eskainiko dute antzespena. Larunbatean, aldiz, karrozen desfilea eginen da kaleetan barna, Jai Batzordeko kide den Polo Gartzia Olatzaranek adierazi digun bezalaxe.
Atarrabian
Asteburu honetan animazio handia izanen da zoko-moko askotan inauteen kontura. Atarrabian iaz abian jarri zuten inauteri berriarekin jarraituko dute. Alde batetik nekazariak edo landakoak eta bestetik trapuketariak edo industrialak izanen dira dantza-gudan ibiliko direnak.
Ostiral arratsaldean kalejira eginen dute eta larunbat goizean bi koadrilen arteko erronka. Hauek izanen dira ekitaldi nagusiak, baina musika eta otorduak ere ez dira faltako.
Honen informazioa eman digu Eneko Villegas, Jai Batzordeko kideak.