Burlatako jaietan bigantxak nahi dituzte

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 29a, 09:56

Baiezkoa gailendu da herrian. 1.833 herritarrek eman dute botoa, hau da burlatarren %11,2ak. Horietatik, %51’6ak baiezkoa eman du,946 burlatarrek eta  %48,4ak ezezkoa, 887 bizilagunek. Bigantxak nahi dituzte jaietan.

Astebetez izan da galdeketa Burlatan. Bigantxak herriko jaietan bai, edo ez? Horixe zen bizilagunek erantzuteko zuten galdera. Eta emaitzak jakin berri ditugu. Baiezkoa gailendu da herrian. 1.833 herritarrek eman dute botoa, hau da burlatarren %11,2ak. Horietatik, %51’6ak baiezkoa eman du,946 burlatarrek eta  %48,4ak ezezkoa, 887 bizilagunek. Burlatako zinegotzia da Berta Arizkun. Galdeketarekin pozik, batez ere, beste herri batzuetako parte hartzearekin alderatuta berdintsu izan delako. Dena dela, herritarrek parte hartze kultura garatu behar dutela uste du eta landu beharreko gaia dela.

1952. urteaz geroztik bigantxak izan dira jaietan, eta gaur egun 13.000 euroko kostua dute.

Bigantxei lotuta Iruñerrian egiten den laugarren galdeketa da Burlatakoa. Barañainen eta Uharten ezezkoa nagusitu zen eta Noainen, ostera, baiezkoa.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!