Indarkeria matxista gaitzetsi eta Blanca Esther Marques emakumea izan dute gogoan Burlatan omenaldi bero eta hunkigarri batean. Aldarrikapena, salaketa eta festa giroko omenaldia egin zioten, Marquesek berak "nahi izanen lukeen moduan". Aurresku jendetsua, kantua eta Marquesen arrebaren hitzak izan ziren nagusi ekitaldian.
Blanc Esther Marques hil zuela aitortu duen gizona espetxean da epaiketaren zain.