Urtebete joan da bikotekideak Blanca Esther Marques burlatarra hil eta gorpua Arga errekara bota zuela. Handik egun batzuetara aurkitu zuten emakumearen gorpua larrialdi zerbitzuetako urpekariek. Urteurrena dela-eta omenaldia eginen diote emakumearen herrian, Burlatan. Udalak eta herriko hainbat eragilek deituta herritarrei helarazi diete mezua igandean 12:00etan udaletxeko plazan Marques gogoratzera.