Bildu 5 hiztegitxoak eta irabazi 300 euro saritan Iruñerriko saltokietan

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 19a, 18:44

Euskara Merkataritza programak lehiaketa abian jarri du denda eta tabernetan euskararen erabilera sustatzeko. Hiztegitxoen argazkia whatsapp bidez 692 730 246 zenbakira bidali behar da urtarrilaren 31 baino lehen. 

Euskara Merkataritza programaren sustatzaile diren Iruñerriko bederatzi udal (Antsoain, Aranguren, Atarrabia, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Oltza Zendea, Uharte eta Zizur Nagusia), Gares eta Barañain dira hiztegitxoen lehiaketaren antolatzaileak.   Bezeroak aktibatzeko egitasmo hau bigarren aldiz egiten ari dira abendu eta urtarrilean zehar.

Aurrez IKA euskaltegiek sortutako hiztegitxoak hartu dituzte eredu moduan, bezeroei nahiz merkatariei euskara erabiltzeko laguntza eskaintzeko asmoz. Horretarako, saltokietan nahiz egunerokoan ohikoak diren euskarazko hainbat termino eta esamolde jaso dituzte hiztegitxo horietan. Hiztegitxo horiekin lehiaketa bat antolatu dute, gainera. 5 motatako hiztegitxoak daude, kolorearengatik erraz bereizten direnak (laranjak, urdinak, berdeak, granateak eta lilak); kolore bakoitzetik 5.000na ale banatu dira. Parte hartu nahi duenak egin beharrekoa oso sinplea da: kolore bakoitzeko hiztegitxo bana bildu eta, 5ak eskura dituenean, guztiei batera argazkia atera eta whatsapp bidez 692 730 246 zenbakira bidali behar du urtarrilaren 31 baino lehen.

Parte hartzen duten guztien artean 100 euroko 3 erosketa bonu zozkatuko dira.

Honen inguruko informazio guztia ekarri digu Joseba Beltza, proiektua aurrera daraman Emun Kooperatibako teknikariak. 

Erlazionatuak

Joseba Beltza, Euskara Merkataritzan

Euskalerria Irratia 2017 abe 19 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!