Iruñerriko mendiak

Luis Urzainki: Larzabal mendia

Luis Urzainki 2017ko aza. 30a, 18:44

Mendi honek 771 metro ditu eta izen asko: Larzabal, Narbal, Amiñagaina, Irurtzun...

Herri askotatik egin daiteke ibilbidea tontorreraino: Sorauren, Orikain, Atarrabia, Arre, Zabaldika... Mendia erraza eta egokia astean zehar igotzeko, lanetik ateratzen garenean momentu batean etxera joan aurretik, adibidez.

Mendi honetara jende asko igotzen da korrika eta bizikletaz eta asteburuetan beti jendea ikusiko dugu. Bere tontorra oso bitxia da pinudi baten erdian dagoelako eta inguruko ikuspegirik ezin delako ikusi.

 

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!