Mila metro izateko eta desnibel handia izanda, esan ahal dugu, mendi erraz bat dela mendizaletasunean hasteko. Inguruko herri askotatik joan daiteke, oinez eta bizikletaz eta asteburuero jende asko igotzen da. Ibilbide motzena eta errazena Azanza herritik abiatzen da eta Egillorretik GR-220 jarraituz tontorreraino joango gara. Oso ohikoa da Mortxera igo eta ondoren GR-220 jarraitu eta Sarbileraino joan.