Sarrigurengo institutua heldu den ikasturterako prest izanen den, zalantzan

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 17a, 11:55

Institutu bat egiteko konpromisoa hartua du Hezkuntza departamentuak. Urrian amaitzen zen lizitazioan proposamenak aurkezteko epea eta oraindik ez dira lanak hasi. Joakin Lizarraga ikastetxeko Guraso Elkartea kezkatuta dago. 

Sarrigurenen, institutu bat egiteko konpromisoa hartua du Hezkuntza departamentuak. Urrian amaitzen zen lizitazioan proposamenak aurkezteko epea eta oraindik ez dira lanak egiten hasi. 2018-2019 ikasturterako, alegia, heldu den ikasturterako lehen fasea amaitua egotea da aurreikusten duena hezkuntza departamentuak, baina, oraindik ez dira deus egiten hasi.

Heldu den ikasturtean hasi beharko dute zenbait ikaslek, DBHko lehen maila egiten, eta gurasoak kezkatuta daude. Orain arte, Mendillorriko institutuan segitu dute Sarrigurengo ikasleek ikasten, baina, Guraso Elkartetik eskatzen ari dira herrian bertan egin ahal izatea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak ere. Ez dute informaziorik eta ez dakite ziurtatua ote duten institutu berria prest egonen dela irailerako. Hezkuntza kontseilariari, Maria Solanari bilera batean batzartzeko deia egin diete. 

ENTZUN Karmele Agirre Joakin Lizarraga ikastetxeko Guraso Elkarteko kideari egindako elkarrizketa:

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!