Ainara Loiarte: Mintzanet

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 24a, 19:19

Mintzanet euskara on line eta doan praktikatzeko aukera da, edonon eta edonoiz. 

Horretarako, nahikoa da ordenagailuan, tabletean edo mugikorrean (kamerarekin, mikrofonoarekin eta entzungailuekin) Internet edukitzearekin.

Proiektuak bi zutabe ditu: bidelaguna eta bidelaria. 

Bidelaria: euskara praktikatu nahi duen pertsona da, gutxienez A2-B1 maila eskatuko zaio, elkarrizketa bermatuta egon dadin!

Bidelaguna: bidelariari laguntzeko prest dagoen euskalduna da, ez da irakaslea, elkarrizketak ez baitu asmo didaktikorik. Helburua hitz egitea da, bidelariari lotsa galtzen edo soltura irabazten laguntzea.

Astean ordu erdiko saioak egiten dituzte parte hartzaile gehienek. 

 

Ainara Loiarte, Mintzaneteko teknikariak informazio gehiago eman digu Irrintzi Plaza saioan. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!