Elixato 921m
Elixato mendia Iruñerriaren iparraldean dago, Ultzama eta Arga ibaien artean. Larzabal, Arromendi, Antxoritz eta Berrondo mendi lerroaren bukaeran dago. Olaibar eta Esteribar bereizten dituen mendikatea da hau eta gainik altuena da Elixato. Igotzeko aukera asko ditu mendi honek, hala ere, hiru dira abiapunturik ezagunenak: Otsakain, Zuriain eta Olabe herriak.
Tontorra basoaren artean kokatuta dago eta ikusmen gutxi dauka, baina oso tontor polita dauka, tontor bitxia da. Bizikletaz joan daiteke Zuriain edo Olabetik herrietatik abiatuta. Oso baso politak ditu inguruan, batik bat, ekialdeko magaleko pagadia.