Iruñerriko mendiak

Malkaitz mendia

Luis Urzainki 2017ko aza. 15a, 18:34

Luis Urzainki

Luis Urzainki, Iruñerriko Mendiak gida liburuaren egilea, gure Irrintzi Plazan izanen da ostiralero mendi ibilaldiak proposatzeko. Lehen txangoan Malkaitz mendira eramanen gaitu.

Malkaitz mendia. 772 metro.

 

Malkaitz mendia Aranguren mendilerroaren hasiera da, berez Egues haranean kokaturik dago eta Sarrigurendik oso gertu. Oso mendi erraza da eta biderik motzena 30 bat minututan egiten ahal dugu, Ardanatz herritik abiatuta. Sarrigurendik igotzeko berriz, denbora gehiago beharko dugu, baina hori ere oso erraz egin daiteke.

 

Mendia itxurez oso polita da. Urrutitik bere punta zorrotzarengatik ezagutzen ahal dugu. Tontorretik dagoen ikuspegia ere ederra: Iruñerria eta, bereziki, Sarriguren herria. 

Erlazionatuak

Malkaitz

Euskalerria Irratia 2017 urr 05 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!