2017/10/07 08.15

Euskal Herriko erdigunera martxa

Euskal Herriko erdigunera martxa
Unanu, Senosian, Irañeta ,
Euskal Herriko erdigune geografikoa 2004an finkatu zuen Félix Isasak. Euskal Herria bere osotasunean kontutan hartuta burutu zuen azterlanaren emaitza izan zen. Andia mendilerroan kokatuta dago, Beriain mendi tontorretik nahiko hurbil. Olibesario sakonune edo saroian, 1236 metroko altueran. Leku izugarri ederrean. Aurretik zenbait martxa eginak ziren eta 2015ean urtero egiteko erronka hartu genuen antolatzaileok gure gain. Mendizaleen egutegian martxak data finko bat izate aldera, aurrerantzean urriko bigarren igandean egitea erabaki genuen. Beraz, urriaren 8an izango da 2017ko Euskal Herriko Erdigunera Mendi Martxa. EGITARAUA Zutabeak: Unanu 08:15 (Herriko plazan) Senosiain 08:45 (Goiko partean dagoen askan) Irañeta 09:30 (Bordan) 11:30 Ekitaldia 13:30 Pintxo-potea egongo da Irañetako Bordan. 15:00 HERRI BAZKARIA Helduak 10€ haurrak 5€ Izena emateko: www.independentistak.eus edo 943 561 853 Azken eguna urriak 5

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!