Jaietan Xabier Sagardoy euskal presoari eta bere senideei elkartasuna "maitasuna adieraztea delitu bilakatu nahi" dutela salatu zuten, baita sakabanaketa salatzea ere . "Ez dugu ezkutatzeko ezer" esan zuten, eta horregatik jaietako ekimen horretan erabilitako "armak" erakutsi zituzten: Musika instrumentuak, loreak, mikrofono bat, dantzari arropa, txanpaina eta edalontziak, maitasun kiloak...
"Ez baita delitua gure laguna gogora ekartzea, izatekotan, delitua, estatu espainolak euskal preso politikoei eta euren senide zein lagunei ezartzen digun salbuespeneko politika da", adierazi zuten, eta hori argi uzteko datorren ostiral honetan arratsaldeko 19:00tan Barañaingo Udal Plazatik abiatuko den manifestazioan parte hartzeko deia zabaldu zuten. Kalera aterako gara egin berri duten trikimailu hau salatzeko bai, baina bereziki, kalera aterako gara Xabi Barañainen, gurekin, egon behar duela ozen oihukatzeko.
Azken egunotan, Barañaingo auzokideaz gain, beste 18 lagunek jaso dituzte zitazioak Nafarroan (15 Garesen, 1 Etxauri, 2 Tuteran), eta jazarpen honen helburua "Euskal Preso Politikoekiko elkartasun eta aldarrikapen keinu ororekin amaitzea" dela uste dute. "Ordea, horrelako trikimailuekin lortuko duten bakarra gure aldarrikapena bikoiztea izango da" baieztatu dute.