Zortzigarrenez izanen da Arrikurock musika jaialdi autogestionatua Antsoainen. Larunbatean, irailaren 9an izanen dira kontzertuak. Narco, Hesian, Josetxu Piperrak, Los del Rio eta Chotakraba izanen dira oholtza gainean. Rafael Alberti plazan izanen dira kontzertuak eta sarrera doanekoa da.
Motorrak berotu ondoren musika jaialdiaren bidez, heldu den asteburuan jaiak izanen dituzte Antsoainen. Eraso sexisten aurkako kanpaina, euskara sustatzeko eta drogen prebentziorako aurkeztu berri dute herrian.