Asteazkenetik igandera Berriozarko jaiak

Euskalerria Irratia 2017ko abu. 29a, 10:54

"Txupinazo alaia" Iñaki Vergararen argazkia. Lehen saria 2016ko festetako argazki lehiaketan.

Asteazkenean, 18:00etan, txupinazoa botako dute Osasun Etxeko langileek.

Osasun Etxeko langileek Udalarekin eta herriarekin beti izan duten lan egiteko gogoa saritu nahi izan dute aurten txupinazoaren jaurtiketarekin. Hori asteazkenean izanen da 18:00etan.

Musika, kirolak, bigantxak bi egunez, igandean kaldereteak, meza nagusia Done Ezteberen ohorean, gztetxoentzako ekitaldi bereziak edota galtzontzillo-kulero-tanga lasterketa ostegun gauean, izanen dira ekitaldietako batzuk.

Alfonso Arnesto Berriozarko alkate-ordeak honen berri eman digu Euskalerria Irratian.

Berriozarko festen egitaraua

Erlazionatuak

Alfonso Arnesto Berriozarko jaiak

Euskalerria Irratia 2017 abu 29 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!