Atxilotu egin dute ustez Taxoaren motor gidari bat hil duen gizona

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 12a, 17:53

Goizaldean Uharteko 49 urteko motor gidari bat hil da istripu batean. Ustezko erantzuleak ihes egin ondoren abokatuarekin joan da Belosoko polizia etxera. Positibo eman du alkohol proban.

Foruzaingoak jakinarazi duenez, 04:36an aurkitu dute motor gidari  baten gorpua  PA-30 errepidean, Taxoare parean. Hildakoa Uharteko 49 urteko bizilagun bat da, lanera zihoana.  Dirudienez auto batek emandako kolpearengatik errepidetik atera eta bertan hil da.

Motorraren atzealdean kolpe handi bat ikusi dute eta auto baten  aleroi zatiak aurkitu dituzte ezbeharra izan den tokitik gertu. Auto gidariak ihes egin du. Handik ordu batzuetara Belosoko polizia etxera gizon bat Joan da, abokatuak lagunduta, esanez bera zela istripuaren erantzulea. Positiboa eman du alkohol proban eta Foruzaingoak atxilotu du. Itzako Zendeako 39 urteko bizilaguna da. Asteazkenean deklaratu beharko du epailearen aurrean. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta laguntzeko betebeharra ez betetzea leporatzen diote.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!