Artez Hezi izeneko ikuskizuna taula gainean

Aniztasunak sortutako proiektua izan da Barañaingo Auditorioak eskaini duena. Ikastetxe desberdinetako 90 ikaslek hartu dute parte In-Spira-Tu prozesu irudimentsuan. 

Egoera desberdinak dituzte eta ikastetxe hainbatetan ikasten dabiltza. 90 dira guztira In-Spira-Tu prozesu irudimentsuan parte hartu duten ikasleak. PCA programako ikasleak, Ilumndain Lantxotegi Etxabakoizko LH-ko ikasleak, Bideko Ama Ikastetxekoak, Elkarte eskola tailerrekoak, Alaitz Institutuko ikasleak eta Atena Fundaziokoak elkartu dira lan hau aurrera ateratzeko. Artez Hezi programaren barruan taula gainera eraman dute aurtengo lana. Rapa, hip hopa, antzerkia, zinea, musika... guzti hori tartekatu dute emanaldian.