Nur euskarazko filme berria Golem Morean ikusgai

Euskalerria Irratia 2017ko eka. 1a, 19:43

Zinema aretoetara iritsi da "Nur eta Herensugearen tenplua" haurrentzako filma, Toti Martinez de Lezearen eleberrian oinarritua eta Juanba Berasategik zuzendutako azken lana. 

Nur bere gurasoekin batera Larrabetzutik Txinara joan da bizitzera. Bertan, lagun berriak egin ditu eta beraien lagunen urtebetetzea ospatzera jolas parke erraldoi batera joango dira. Kuadrilako lagun bat aldendu eta bere bila abiatuko dira Nur eta bere lagunak baina bidean labirinto batean murgilduko dira eta bertatik ateratzeko buruhauste ugari izango dute gazteek.

Zuzendaria: Juanba Berasategi

Gidoia: Eneko Olasagasti

Musika: Joserra Senperena. 

Erlazionatuak

Eneko Olasagasti Nur

Euskalerria Irratia 2017 eka 01 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!