Kantautore gazteak protagonista Maiatza Rock-en azken saioan

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 23a, 17:51

Larunbatean Burlatako Euskal Herria Peñak antolatutako"Maiatza Rock" jaialdiaren azken egunean Altxatu taldeko Ibai Osinaga, Maialen Kanta eta Nahiak Nahi musikari gazteak arituko dira.

Haien abestiak eskainiko dizkigute Iruñerriko hiru kantautore  gazte hauek larunbatean, hilaren 27an, 12:00etan, bermutaren orduan, Euskal Herria peñaren aurreko plazan. Bertan CD eta Binilo azoka ere eginen da. Mikel Morras jaialdiko antolatzailea, Maialen Kanta, abuztuan bere lehen diskoa grabatuko duen atarrabiarra eta Nahiak Nahi Irrintzi Plazan izan ditugu solasean eta kantari.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!