Haien abestiak eskainiko dizkigute Iruñerriko hiru kantautore gazte hauek larunbatean, hilaren 27an, 12:00etan, bermutaren orduan, Euskal Herria peñaren aurreko plazan. Bertan CD eta Binilo azoka ere eginen da. Mikel Morras jaialdiko antolatzailea, Maialen Kanta, abuztuan bere lehen diskoa grabatuko duen atarrabiarra eta Nahiak Nahi Irrintzi Plazan izan ditugu solasean eta kantari.
