Bertso kopla txapelketa Barañainen

Euskalerria Irratia 2017ko mai. 4a, 18:47
Barañaingo bertsolariak Bardoen azken edizioan.

Ostiral honetan, Barañaingo Gaztetxean 20:30ean eginen da ekimen honen laugarren edizioa. Nafarroako bertso eskoletako partaideak arituko dira bertso musikatuak kantari.

Barañaingo Gaztetxean eginen da aurtengo topaketa. 20:30ean merendua eskainiko da eta 21:00etan hasiko da emanaldia. Bertan Nafarroa osoko bertsolari hasi berriak arituko dira.  

Haien artean Edurne Errea, Ibai Carballo, Ekhiotz Otxoa, Ainara Ieregi, Pika, Aitor Irastorza, Pablo P. Indurain eta Mikel Xabier Juanitz egonen dira.  

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!