Pi L.T. talde mitikoaren itzulera: maiatzaren 6an Atarrabiako Totem aretoan

Euskalerria Irratia 2017ko api. 27a, 19:24

“Hil da Jainkoa” abestiaren egileak lau kontzertu emateko bildu dira berriz. 

Hamar urte baino gehiago pasa da bere azken emanalditik eta lau kontzertu eskaintzeko berriz elkartzea erabaki dute. “Zergatik?” galderari "Zergatik ez?" erantzuten dute. Rafa Rueda, Aitor Abio, Xanpe, Txarlie Solano eta David González izanen dira taula gainean. Taldeko kideon beste proiektu desberdinak alde batera utzi gabe, haien agendetan arakatuz maiatzan topatu dituzte lau egun kontzertuen datak jartzeko: maiatzaren 5ean Bilboko Kafe Antzokian (sarrerak agorturik), maiatzaren 6an Atarrabiako Totem aretoan, 12an Tolosako Bonberenean eta 13an Gasteizko Jimmy Jazzen.

Rafa Rueda taldeko abeslari eta gitarra jotzailea izan da Irrintzi Plaza saioan.

Erlazionatuak

Pi L.T. taldeko Rafa Rueda

Euskalerria Irratia 2017 api 27 Iruñerria

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!