Etxe kaleratzeak geratu eta bidezko alokairuak sustatzeko legearen alde mobilizazioa egin du Plataformak

Gas, ur eta argi horniketak bermatzea eta etxebizitza soziala sustatzea bultzatuko du, besteak beste, Madrilen aurkeztuko duten lege egitasmoak.

Etxe kaleratzeak geratu eta bidezko alokairuak sustatzeko lege proposamena aurkeztu du Plataformak. Horregatik, kalera atera zen atzo Iruñean, aldarri hori kalean ere zabaltzeko. 

Orain dela lau urte saiatu zen hutsarazteak ekidinen lituzkeen etxebizitza legea aurrera ateratzen; ezin izan zuen, ordea, PPk baitzuen orduan gehiengoa. Orain, eserleku oreka aldatuta, "parlamentuaren osaketa berriari esker", kaleratzeak bertan behera utziko lituzkeen lege bat "posible" da, Plataformaren hitzetan.

Bost aldarri

Bost aldarriren bueltan egituratu dute lege proposamena: bat, atzeraeraginezko ordainketa bertan behera uztea; bi, bidezko alokairuak sustatzea; hiru, etxe kaleratzeak bertan behera geratzea; lau, etxebizitza sozialak babestea; eta bost, ur, argi eta gas horniketak bermatuta egotea.

Ekinklik.org webguneak osatu du argazki galeria eta gurera ekarri dugu Creative Commons lizentziari esker. Euren webgunean ikus daiteke osorik.