Presoen aldeko kartelak ipintzeagatik zigortu dute Etxarri Aranatz

Euskalerria Irratia 2017ko mar. 30a, 08:38

Espainiako abokatutzak Iruñeko Auzitegiak emandako epaiari aurkeztutako helegitea onartu du Nafarroako Auzitegi Nagusiak.

Preso eta iheslariak, etxera zioen pankarta paratu zuten Etxarri Aranazko udalean, 2015eko abuztuan, Nafarroako Auzitegi Nagusiko epaiak jaso duenez. Estatuaren Abokatutzat auzitara jo zuen, baina Iruñeko Administrazio epaitegiak ez zion arrazoirik eman; dena dela, helegitea aurkeztu, eta Etxarri Aranatz zigortu du orain Nafarroako Auzitegi Nagusiak. 

"Legearen kontrakoa" da, Nafarroako Auzitegiaren aburuz, kartela jarri izana: "borondate politiko nabarmena agertzen du". "Objektibitate eta neutraltasun" printzipioak urratzen dituela dio, halaber.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!