Iruñerriko euskaldunon agerkaria
euskalerriairratia.eus

Oier Sanjurjo: “Beheko taldeen artean, Osasuna da sasoirik onenean dagoena”

Euskalerria Irratia 2017-02-10 12:34   Kirola

Bihar, Real Madrilen aurkako partidan, behar bezala lehiatzeko gauza izanen direla uste du Osasunako kapitainak, Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan azaldu duenez.

Osasunako kapitaina eta jokalari maitatuenetako bat da Oier Sanjurjo (Lizarra, Nafarroa, 1986). Taldea bizitzen ari den egoerarekin kezkatuta dago, eta emaitzak txarrak diren arren, oraindik ere lehenengo mailara eutsiko diotela uste du. Hala ere, garrantzitsuena iazko igoeran jokalariek, klubak eta zaleek izandako “hurbiltasuna” mantentzea dela uste du, lehenengo mailan zein bigarrenean. Juan Kruz Lakastak egin dio elkarrizketa Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioan.

Elkarrizketa osoa transkribitu dute Taxoareko Hitza webguneko lagunek.

Real Madrilen aurkako partida bihar, larunbatarekin, jokatuko du Osasunak, ilunabarreko 20:45etik aurrera. Euskalerria Irratian, Eñaut Agirrebengoak eta Iñaki Berastegik 20:30ean hasiko dute partidaren kontakizuna, atarikoarekin.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa