Bikotekidea hil eta Arreko Trinitatean Ultzama ibaira bota duela aitortu dio Burlatako gizon batek Poliziari

Euskalerria Irratia 2017ko urt. 16a, 18:30

Bikotekidea joan den larunbat gauean hil zuela esan du gaur gizonak. Burlata, Atarrabia eta Iruñea artean ari dira suhiltzaileak eta Espainiako Polizia gorpuaren bila.

Gaur goizean 50 urteko Burlatako auzolagun bat F.J.N.J. polizia etxera joan da bikotekidea larunbat gauean hil zuela aitortzera. Biktimaren etxean, Burlatan, bere eskuekin ito egin zuela 48 urteko emakumea B.E.M.A. eta gorpua Ultzama ibaira bota zuela esan du.  

Polizia Burlatako etxe horretara joan da, baina ez du han emakumea topatu.

Gizona atxilotuta dago, Espainiako Poliziaren polizia-etxean. Gertatutakoaren berri izan ondoren, larrialdi zerbitzuak hasi dira emakumearen gorpuaren bila. Azken egunetako euriteen ondorioz, Ultzama ibaiak ur asko darama gaur, eta horrek asko zailtzen ditu lanak.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!