Erakuts dezagun gue poza: egin selfie-a FM 98.3 entzuten

Euskalerria Irratia 2016ko mai. 27a, 14:05
Txantreako gazteek egin bezala, atera zuek ere selfie-a irratia entzuten frekuentzia berrian, FM983an eta ASTELEHENEAN ZABALDUKO DITUGU.

Zabaldu selfie-a sare sozialetan #983irribarre traolarekin, edota bidali 608 9189 96 zenbakira whatsapp bidez. Egin klik, eta bat egin FMko 98.3 dialarekin!

Astelehenean frekuentzia berrian ekinen dio Euskalerria irratiak bere uhinak zabaltzeari: FM 98.3 izanen da maiatzaren 30etik euskaldunen tokiko informazioa jasotzeko diala. Legezkotasun eta indar osoz ekinen dio frekuentzia berrian 28 urteren ondoren.

Egun handia izanen da Iruñerriko euskaldunontzat, euskaltzeleentzat eta oro har demokrazia zaleentzat. Ospa dezagun selfie-ak eginez! Erakutsi zure poza! Egin argazkia irratia entzuten, eta igo sare sozialetara #983GureaDaFrekuentzia traolarekin edota bidali whatsapp-a 608918996 zenbakira.

Astelehenetik aurrera Euskalerriairratia.eus webgunean eta sare sozialetan zabalduko ditugu jasotzen ditugun selfie guztiak! Animatu eta erakutsi zuen poza!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!