NATO eta TTIP itunaren aurkako mobilizazioak asteburu honetan Tuteran eta Iruñean

Euskalerria Irratia 2016ko martxoaren 9a

30urte beteko dira larunbatean NATOren inguruko erreferenduma egin zenetik. Orduan Euskal Herriak eman zuen ezezko botoa berretsi nahi dute eragile sozialek.  

Hainbat kolektibok eta sindikatuk egitura militarra eta TTIP bere “beso ekonomikoa”ren aurkako mobilizazioak antolatu dituzte.

"Egungo eredu inperialista eta kapitalista" salatzea da ekimen honen helburu nagusia.  Hori dela eta, "Atzo bezala gaur ere... NATOri ez! Nafarroak erabaki!" izeneko manifestua zabaldu eta mobilizazioak iragarri dituzte heldu den asteburu honetarako.

Hala,ostiralean,  hilaren 11n, elkarretaratzea eginen dute Tuteran, eta horren ostean, erreferendum bat irudikatuko dute. Martxoaren 12arako, larunbaterako, berriz, bi hitzordu antolatu dituzte Iruñean: alde batetik, NATOren eta TTIP itunaren arteko paralelismoei buruzko mahai inguru bat, 12:00etan Kondestable jauregian; bestetik, giza kate bat 17:30ean, kartzela zaharraren orubean.

Lur Gil, internacionalista eta ekimen honetako sostengu emaleak Irrintzi Plazan azaldu duenez, "duela 30 urte bezalaxe NATOri ezetz esaten diogula adierazi nahi dugu".

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!