Zer ari da gertatzen Auzitegi Nazionalean?

Euskalerria Irratia 2016ko otsailaren 10a

"Kriminalizazio eta errepresio" estrategien inguruko hitzaldia eskainiko du Segurako 04/08 sumarioan auzipetua izandako Patxi Urrutiak, Zer ari da gertatzen Auzitegi Nazionalean? izenburupean, Zabaldin, gaur, 19:30ean.

Iraganeko gertakarien eta oraingoen berrikuspena eginen du. "Borroka latza izaten ari da, errepresioa, tortura eta espetxeratzeak, garestiak. Ezkerreko pertsona abertzaleek ordaindutako prezioa oso garestia izan den arren, haien gezurrak nabarmen geratzen ari dira". Kritiko aztertuko dute Euskal Herriko historia hurbila.

18/98 auzitik "aldaketa garrantzitsua" izan da, hitzaldiko antolatzaileen hitzetan, eta, horregatik, atzera begirako ariketa da prestatu dutena.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!