Bardoak

Bardoetako hiru saio izanen dira asteburuan Iruñerrian

Euskalerria Irratia 2016ko urt. 29a, 11:49

Gaur, Alde Zaharreko Zaldiko Maldikon ariko dira Obario Maldikoak eta Iluminations taldeak eta Berriozarren, Einnekin eta Hiru barabardo eta pintxo bat. Igandean ere bada saiorik.

Iruñeko Obario Maldikoak (Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Irati Majuelo bertsolariak) eta Baztan-Malerrekokako Iluminations (Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien eta Alazne Untxalo bertsolariak) taldeek Zaldiko Maldikon kantatuko dute, gaur, ostiralarekin, 19:30ean.
Gaur ere saioa eskainiko dute, Berriozarren. Einnekin (Eneko Lazkoz, Saats Karasatorre, Oier Lakuntza, Joseba Beltza eta Unai Artieda) eta Hiru garabardo eta pintxo bat (Sarai Roble, Manex Mailharin, Mikel Lasarte eta Ainara Ieregi) aterako dira jendaurrera. Taupada gaztetxean da hitzordua, 20:00etan.
 
Amaitzeko, igandean beste saio bat: Larungo antenak (Julen Zelaieta, Patxi Castillo, Jokin Pinatxo eta Aitor Elexpuru) eta Mirristi Drimtim (Martin Aspiroz, Oscar Saez de Acedo eta Asier Saragueta) . Zaldiko Maldikon da, 18:00etan.
 
Informazio gehiago Bardoetako webgunean aurki daiteke.
 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!