Bistan da Olentzerok harreman bikaina duela euskal kultur munduarekin; izan ere, entzuleentzako opariak bidaltzeko eskatu die hainbat argitaletxe, disko-etxe, pailazo talde eta musika talderi, eta haiek dagoeneko gauza mordoa iritsiarazi dute irratira.
Guk aukera izan dugu bere zakuan kuxkuxeatzeko eta bertan ikusi ditugu Pamiela, Denonartean, Elkar, TTarttalo, Ibaizabal, Txalaparta eta Erein argitaletxeen libuak adibidez, edota Gor disketxearen diskorik onenak, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen bideoak, ipuinak eta diskoak, Argiaren Perretxikoen jolasak, Kike Amonarrizen txisteak, Ilargi egitegiak eta mahai gainekoak, Didakma etxearen jostailu ederrak... eta baita Uharteko Izotz Jauregirako eta Sparako sarrerak ere!
Irakurtzeko, entzuteko, jolasteko eta eskulanak egiteko hamaika opari ekarri dizkigu aurten Olentzerok eta hemendik eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu haren laguntzaile guztiei!