Gaurko albiste ona Ion Orzaizek eman digu, ostegunero bezala. Ondoren tertuliakideak sartu dira gure plazan, Martxelo Sotes eta Leire Zabalza. Zineman ere izan gara Gontzal Agoterekin, eta Tokian tokiko informazioa Bilbo Hiria irratiko Mieltxo Monfortek eman digu. Bukatzeko, Joxe Miel Bidador pastoralaren DVDa aurkeztu digu Kide Diez de Ulzurrunek.