Kulturaren Plaza (I), azaroak 6

Euskalerria Irratia 2015eko azaroaren 6a

Iruñeko Euskalerria Irratian azaro honetako ostiraletako arratsak Kulturaren PLAZA bihurtu ditugu.

Lehen saio honetan Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan sarituak izan diren hainbat idazle eta Ander Lipus antzerkilaria izan ditugu solaskide. 

 

 

Atzo, azaroak 5, amaitu zen Iruñeko udalak angtolaturiko Egile Berrientzako literatur lehiaketaren 25garren ediziora lanak aurkezteko epea. Aurten ia 30 lan iritsi dira eta epaimahai kideek hilabeteko epea izanen dute erabakiak hartzeko.

Hori dela eta aurreko urtetan irabazle izan direnetako idazle  batzuk gure saioan izan ditugu: CaSTILLO SUAREZ, ANGEL ERRO eta JOSE LUIS ASENSIO

 

Honetaz gain, Antzerki Aroaren lehen saioan izanen den Huts Teatroaren antzezlana “Etxekoak” hartu dugu hizpide. Gurekin solasean Ander Lipus aktorea eta muntaia jhonetako zuzendaria izan da.  Lana Antzerki Eskolan ikusi ahal izanen da azaroaren 11an , 20:00etan.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!