Gaueko 01:30en bueltan matxuratu da auzoko sarreran dagoen tutueria, eta Urdanoz Taldeko 22 etxebizitzari, eskolari, haur gune bati eta elizari eragin die; urik gabe geratu dira denak.
06:30ean hasi dira teknikariak ezbeharra konpontzen eta goizean bertan ura berriz izatea aurreikusi dute.