Bertsoaroa 2015

Puntako sei bertsolarien plaza

Euskalerria Irratia 2015eko urriaren 29a

Julio Soto, Julen Zelaieta, Eneko Fernandez, Maialen Lujanbio, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bertsolariek saio eskainiko dute Gurutze Plazako Institutuan, arratsaldeko 20:00etan.

Bertsoaroa zikloaren baitan izanen da. Hiru saio falta dira.

  • Azaroaren 3an bertsolari gazteen bertso-saioa izango da. Aurtengoan Kondestablearen Jauregiko Civivox patioan eginen da eta seikotea bertsolari nafarrek osatuko dute: Saioa Alkaiza, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Ioar Tainta, Mikel Lasarte eta Alazne Untxalo ariko dira kantuan. Joseba Beltza izango da aurkezlea.
  • Azaroaren 5ean 2ZIO talde lapurtarraren rap emanaldia eskainiko da Zentral aretoan, arratsaldeko 19:30ean hasita. Taldea osatzen duten Odei Barroso, Gorka Rodriguez eta Jo Olascuagak Bideak izeneko bigarren diskoa aurkeztuko digute.
  • Azaroaren 12an azken bertso-saioarekin emango zaio amaiera Bertsoaroa zikloari. Gurutzeko Plazako institutuko areto nagusian arratsaldeko 20:00etan honako sei bertsolariak ariko dira kantuan: Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Amets Arzallus, Uxue Alberdi eta Jon Maia. Alaitz Rekondo izango da aurkezlea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!