Euskalerria Irratiari lizentzia eman diote

Euskalerria Irratia 2015ko abu. 28a, 11:37

27 urteren buruan, irrati iruindarrak emititzeko baimena jasoko duela iragarri du Nafarroako Gobernuak, gaurko bilkuraren ondoko prentsaurrekoan.

1987ko azaroaren 7an hasi zen emtitzen Euskalerria Irratia. 2015eko abuztuaren 28an heldu zaio emititzeko lizentzia. 27 urte lizentziarik gabe. Eta 30 baimena eskatzen, emititzen hasi aurretik hasi baitzituzten tramiteak irratiaren bultzatzaileek.

Euskalerria Irratiari lizentzia emateko erabakia ez du Nafarroako Gobernu berriak hartu. Iragan denboraldian, Espainiako Auzitegi Gorenak 1998ko lizentzia banaketaren azken fasea errepikatzeko agindu zion Yolanda Barcinaren gobernuari. Hark osatu zuen kontratazio mahai berria. Eta kontratazio mahai horrek erabaki du lizentziak Euskalerria Irratiarentzat eta NET21 irratientzat direla.

Kostata baina azkenean Euskalerria Irratiari aitortu diote emititzeko eskubidea. Eta Iruñerriko euskal hiztunon komunitateari, irratia bere hizkuntzan entzutekoa. Nolanahi ereEzin ahantzi urte hauetako bidegabekeriak

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!