Gonbidatu berezia izan dugu gaur goizeko magazinean. Xabier Irujo Amezaga. Caracaseko erbestean jaioa. Sei urte zituela, familia Nafarroara itzuli zen. Filologian lizentziaduna eta Historia eta Filosofia Politikoan doktorea. Duela hamar urte Boisera joan zen Euskal Ikerketarako Programa buru bezala. Handik gutxira, Renoko Nevadako Unibertsitatean hasi zen lanean. Euskal Ikerketa Zentroko zuzendarietako bat da 2011tik. Genozidioren inguruko lanak eta azterketak egiten ditu. Ikerlari eta idazle nekaezina da. 30 liburu inguru eta konta ezin ahala artikulu idatzi ditu. Reno, Uruguay eta Gernikako hiru argitaletxeko editorea da. Eta gainera bost seme-alabaren aita.