Guardasola 2015-07-20

Euskalerria Irratia 2015ko uzt. 20a, 12:14

Gobernu aldaketak politika aldaketa ere ekarriko du Nafarroan, besteak beste, euskaran, hezkuntzan, osasungintzan, lurraldetasunean edota ingurumenean. Gaur, irakaskuntzaren sektoreko kide birekin mintzatu gara: EILAS sindikatuko Kepa Yecora eta Sortzen Elkarteko Gari Torregrosa. Gaur hasi ditu Udako Euskal Unibertsitateak Iruñeko saioak Jaso Ikastolaren egoitzan. "Euskal Herriko gatazkaren irakurketa etorkizuneko bake feministaren bidean" izenburuko ikastaroaren arduradun, Oihana Etxebarrietari egin diogu elkarrizketa. Nerea Mendizabal psikopedagogoak beste ikastaro interesgarri baten berri eman digu: "Harremanak zaintzeko nola hitz egin eta nola entzun". Musikaren tartean, Carles Belda, Zugarramurdin bizi den musikari kataluniarra izan da gurean. Zenbait abesti modu akustikoan eskaini dizkigu.

 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!