Hauteskundeak 2015

EH Bilduk Iruñeko Udalerako programa zehaztuko du gaur

Euskalerria Irratia 2015ko mar. 12a, 09:00

Ekitaldia eginen du Kafe Zentral Antzokia 9:30etik aurrera.

Iruñea eraldatu eta hobetzeko programa adostuko du EH Bilduk larunbatean Zentral Kafe Antzokian. Ekitaldia eginen dute herritarrekin batera programa zehazteko. Hilabete baino gehiago darama koalizioak herritarrekin bildu eta proposamenak jasotzen. Orain, guzti horiek aztertu, finkatu eta programa zehazteko unea iritsi da. Horretarako larunbatean dute hitzordua.

Joseba Asironek, EH Bilduren hautagaiak Iruñeko Udalerako, esan du 11 direla proposaturiko proiektuak hiru adarretan sailkatuak: elkargunearen eta askatasunaren hiria da lehena, hiri jasangarri eta justua bigarrena eta sorkuntzaren eta berrikuntzaren hiria azkena. "EH Bilduk Iruñea eraldatu eta hobetzeko proposamen ugari ditu eta udal programa auzolanean osatzen ari gara, auzoetan zein hiri mailan prozedura parte hartzailea garatuz", azpimarratu du Asironek.

Iruñea eraldatzek,o auzo bilguneetan jasotako ekarpenak eta auzolanean landutako programa zehaztuko du EH Bilduk larunbatean, Zentral Kafe Antzokian goizeko bederatzi terdietatik aurrera.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!