Xabier Barber: "Ahal dugu"-k ahalko al du?

Euskalerria Irratia 2015ko ots. 6a, 12:24

Erronka ederra du Podemos taldeak bere aurrean; ala bi gutxienez. Nafarroan, beste hiru alderdirekin, 35 urte gobernuan ibili diren UPN eta PSN, PSN eta UPN, gobernutik kanpo uztea. Estatu espainiarraren arloan PPren eta PSOEren alderdi-bitasuna jasanezinarekin bukatu eta gobernura iritsi. Bi kasuetan aldaketa sozial eta politikoaren alde jotzeko.

 

Itxuraz, indar harreman hobea dago Nafarroan, Estatuan baino. Hala ere, Madrilgo helburuari begira, Estatuko Podemosek ez omen luke onartuko Nafarroan EH Bildurekin ituna egitea. Baina Nafarroako helburua lortzeko ezinbestekoa litzateke.

 

Akats potoloa izanen zen, bai Nafarroan, bai Estaturako ere epe erdira begira. Espero dezagun ez gauzatzea.

 

Ah, horretarako, lehendabizi, denon artean, Nafarroan hauteskundeak irabazi beharko genituzke, noski!

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!