Osasun etxeak eta liburutegiak euskalduntzeko neurriak proposatu dizkio UEMAk Parlamentuari

Euskalerria Irratia 2013ko aza. 20a, 12:22

UEMAko ordekzari Jon Abril eta Eneka Maiz, foru Parlamentuan (UEMA)

Erakunde publikoek herritarren eskubideak urratzea larria dela gogorarazi, eta Nafarroako “zonalde euskaldunean” administrazioak euskarazko zerbitzua eskaintzeko betebeharra duela gogora ekarri dute Enekea Maizek eta Jon Abrilek. Osasun etxe eta liburutegien euskalduntzeko bidea elkarlanean egiteko borondatea ere agertu dute UEMAko ordezkariek. Eta horretan, instituzioen arteko elkarlanetik harago jo, eta hainbat eragileren ekarpenak ere jasotzea beharrezkoa dela azpimarratu nahi izan dute. Adibide gisara eta liburutegietako kasuari lotuta, ASNABI Nafarroako liburuzainen elkartea aipamena eginez. Osasun zerbitzuak euskalduntzeari lotuta, lehentasunak eta epeak zehaztuta, plangintza osoa kudeatzeko lantaldea osatzea proposatu du Mankomunitateak. Eta garrantzitsutzat jo du udalek eta OEE (Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak) ere lan horretan parte hartzea. Maiz eta Abrilekin mintzatu gara, Metropoli Forala saioan. Elkarrizketa entzuteko, klikatu lerroon azpian.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!