Parlamentuak otsailaren 19ra atzeratu du Euskararen Legea aldatzeko proposamenaren eztabaida, eta ondorioz, "zaila" da ikasturte berrirako indarrean egotea, uste du Kontseiluak. Aldaketa "neurri txikiko" jo du, baina "aukera berriak" irekiko dituelakoan dago. Hizkuntza politika "egokia" gauzatu ahal izateko, hori bai, "baliabideak" eskatu ditu Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, euskalgintzako hainbat eragiletako ordezkariekin egin duen agerraldian.
EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:
FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.
Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.
Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.