2014/06/14 - 2014/06/15 16:00

NAFARROAKO DANTZARI EGUNA

Irurtzun,
Hogeita hamasei dantza talde bilduko dira Sakanako herrietan, Lekunberrin eta Irurtzunen larunbat honetan. Ekainaren 14an, 25. Urteurrena ospatzen ari den Orritz dantza Taldeak eta Nafarroako Dantzarien Biltzarrak antolatutarik, eta Olazti, Altsasu, Lakuntza, Etxarri-Aranatz, Uharte-Arakil, Lekunberri, Arakil eta Irurtzungo udalen laguntzarekin. NAFARROAKO DANTZARI EGUNA ospatuko da. Festa, aipatutako herrietan hasiko da arratsaldeko 4etan dantza talde ezberdinek eskainiko dituzten ikuskizunekin, modu honetan, herrietako biztanleen laguntza eskertu nahi da. Aurtengo berezitasunen artean dantza autoktonoen jaialdiak daude. Hauetan, Nafarroako herri ezberdinetan gordetzen diren dantzak bildu eta elkarrekin ikusteko aukera izanen da. Etxarrin Sakanako kintoek dantzatzen dituzten zortziko eta ingurutxoak ikusteko aukera egonen da. Lekunberrin berriz, herrialdeko dantza ezberdinez gozatzeko aukera egonen da Ablitas, Zangoza, Arantza eta Iribaseko dantzariekin. Irurtzunen ere Cortes, Luzaide, Garazi, Faltzes, Ituren eta Baztango dantzariak haien emanaldia eskainiko dute. Jaialdiaren ekitaldi nagusian 36 taldeak Irurtzunen bilduko dira, kalejira erraldoi batekin hasi eta herriko plazan ikuskizun handi bat eskainiz, Imozko eskudantza, Luzaideko kontradantzak eta Oliteko jota elkarrekin dantzatuz. Festari jarraipena emateko Lantzeko zortzikoa dantzatzera ikusleak gonbidatuko dituzte eta jarraian Kiki Bordatxorekin dantzaldia izanen da. Bukatzeko dantzari guztiak afarian bilduko dira eta herriko jaietan murgildu

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!