100 eurotik 38 gastu sozialera bideratuko ditu Iruñeko Udalak 2027an. Gaur aurkeztu du heldu den urterako aurrekontu proposamena eta horretan zenbateko garrantzitsu bat oinarrizko beharrak asetzeko bideratuko dute: barne bilduko ditu gastu sozialaren barruan etxebizitzara bideratuko dutena, ikastetxeetara, haur eskoletara, garapenera edo kultur eta kirol promoziora. 100 eurotik 26,5 berriz hirian finkatuak dauden proiektuetara eta 100 eurotik 17,3 bizikidetza arloko gaietara.
Ostegunean eta ostiralean presidentzia batzordean emanen diete proiektuaren berri gainerako alderdietako eledunei eta abenduaren 12ra arte izanen da aukera zuzenketak egiteko. Alderdi sozialistaren babesa behar du aurrekontu egitasmoak aurrera atera dadin eta negoziazio politiko eta gaikakoan barneratuta dabiltzala esan du Buenok. Huek dira inbertsioetako batzuk:
| Autobus geltoki zaharrerako inbertsioak | 325.000 |
| Erorien Monumentua adieraberritzeko proeiktua erredaktatu | 484.000 |
| Gelbentzu zinemen proiektuaren erredakzioa | 414.000 |
| Sanduzelaiko biribilgunea proiektua eta hasiera | 426.500 |
| Sarasate pasealekuko lanak amaitzea | 7.300.000 |
| Kaleko mantenimendua | 900.000 |
| Kondestablearen mantenimendua | 446.248 |
| Erripagañako Civivox | 586.000 |
| Aranzadiko zentro okupazionala | 438.627 |
| Biziki inbertsioa | 900.000 |
| Etxebizitzak zaharberritzeko | 2.700.000 |
| Haur eskoletako inbertsioak | 175.000 |
Alderdi sozialista zorrotza izaten ari da aurrekontuen negoziazioetan badakielako ezinbestekoa dela eta legealdiko azkenak izanen direla.