Kontzertua

Peiremans+ zuzenean, Euskalerria Irratian: sei kanta akustikoan

Euskalerria Irratia

Urteetako etenaren ondoren, Peiremans+ taldea bueltan da, eta Hirugarren Mailan disko berria aurkeztu du jendaurrean, Euskalerria Irratian. Zuzeneko akustikoa ikusgai duzue You Tubeko gure kanalean

Gorka Urbizu, Imanol Ubeda eta Haritz Beristain ‘Txiki’ musikariek osatutako taldeak hitzordu berezia izan zuen azaroaren 19an Iruñeko Karrika Nagusiko gure estudioan. Diskoaren aurkezpen egun berean, Durangoko Azokan goizez eta Euskalerria Irratian arratsaldez, hiru musikari ezagunak gure gonbidatu izan ziren. Elkarrizketaz gain, zazpi kanta jo zituzten zuzenean, gure estudioko kontzertu txokoan, Tiny Desk formatuan.

Hirugarren Mailan Peiremans+ taldearen hirugarren lana da, Only In Dreams diskoetxearekin argitaratua. Uda honetan grabatu dute Paco Locoren estudioan, El Puerto de Santa Marían. Itzulera honek, gainera, zuzeneko bira ekarriko du: hemeretzi kontzertu eskainiko dituzte azaroaren 27tik abenduaren 29ra bitartean. Kontzertu guztietarako sarrerak agorturik daude.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!